Parkearen loretzearen ikur, bigarren Udaberri Festa bihar

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 27a, 02:00

Gutxinaka gutxinaka pixua hartzen ari da Kutxa Ekogune­a­ren parkea, eta hori nolabait ikustarazteko, Udaberri Festa egingo du­te bihar egun osoan zehar.
«Helburua da ezagutzen ez dutenek Ekogu­nea parkea ezagutzea, eta ezagutzen dutenek, al­diz, egun berezi bat pasatzea ber­tan», azaldu du Maitane Al­va­­­­­rezek, festaren arduradunak. Baina baita «ekologiaren kultura fa­mi­lie­tan bultzatzeko».

Goizetik arratsaldera,
bi gunetan

Udaberri Festaren bigarren edizioa izango da aurtengoa, eta goizetik arratsaldera bitarte 3.000-4.000 bat pertsonen bisita espero du Ekoguneak.
Eta horiek guztiak gustora egon daitezen, makina bat ekin­tza antolatu dituzte: «goizekoak batez ere beheko aldean izango dira, bazkaria frontoian egingo da, eta arra­tsaldea goiko aldean bukatuko dugu, hala, parke osoa bisitatuz», Alvarezek azaldu duenez.
Horrela, beraz, goizeko 11:00e­tan hasiko dira ekitaldiak eguneko egitarauaren aurkezpenarekin. Bertan azalduko di­e­­­te haundi eta txikienei, egunean zehar egin ahal izango di­tuzten ekintzak.
Hori bukatuta hasiko dira, hain zuzen, paraleloan izango diren lau ekitaldi: familientzako ginkana, bisita gidatuak familia osoarentzat, tailerrak eta Elkartasun Feria, azkeneko honetan erosketak egiteko eta etxetik ekarritako gauzak trukatzeko aukera izango da.
Ondoren, eguerdi aldera, beroari aurre egiteko aukera ezin hobea eskainiko du Ekogu­neak. Yon Gallardoren eskutik, izozki-tailerra egingo dute Ba­ra­tze Eskolan; helatuak nola egi­ten dituen erakutsiko du be­rak, eta ondoren, probatzeko es­kainiko ditu, debalde!

Herri bazkaria,
frontoian aurten

Horiek bukatzean, herri bazkarian tripa bete ahal izango dute bertaratuek: «aurten frontoian egingo dugu leku egokia delako: euria egin ala eguzkia, bi kasutan, babesten duelako», dio Maitane Alvarezek.
Bi menu izango dira, biak Lur Lan elkartearen eskutik: bata, haurrentzat (pasta ekologikoa bologna sal­tsan, baserriko helatua eta sagar zumoa eta iturriko ura); bestea, helduen­tzat (entsalada mistoa, arroz bio garaiko barazki ekologikoekin, baserriko jo­gu­rra, eta edateko, Egiarte Bio, gorria eta bel­tza, sagardoa eta iturriko ura). Bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude erreserbak.ekogunea.eus web orrian, baina han bertan ere, izango da erosteko aukera.

Arratsaldez, Eriz Magoa eta musika
Festak jarraipena izango du bazkalostean. Eriz Magoaren birziklapenaren inguruko ikuskizuna izango da 16:00etan; eta hori bu­katuta, ZoZongo taldeak gidatutako saioa izango da, bertan erakutsi ahal izango dituzte txikienek beren musika-abileziak.

EGITARAUA

11:00-11:30: Eguneko egitarauaren aurkezpena antzokian.
11:30-13:00: Familientzako ginkana. Helduentzat eta haurrentzat. Birziklatzeari buruzko hamaika proba prestatuko dituzte, parte-hartzaileek gure parkeko txokoak ezagutu ditzaten.
11:30-13:30: Ordubeteko bisita gidatuak familia osoarentzat, bi txandatan. Kutxa Ekogunea parkearen oraina eta etorkizuna ikusteko aukera izango da.
11:30-13:30: Tailerrak. Haurrentzako txokoan, tailer libreak eta tailer gidatuak egongo dira, euskal makila ardatz hartuta.
11:30-14:00: Elkartasun Feria haur-parkearen plazan, erosketak eta trukeak egiteko, etxetik erabiltzen ez diren gauzak ekartzen dituztenentzat.
12:00-13:30: Izozki-tailerra. Yon Gallardoren #izanezberdin baratzeko izozkiak Baratze Eskolan. Gelato show cooking, izozkiaz gozatzeko modu berri bat. Gourmet esperientzia bat, sukaldeko arte gozo honen alderdi berriak ezagutzeko. Zalantzarik gabe, eguneko Wow! unerik onena. Udaberri Festan, Yonek izozkiak nola prestatzen dituen ikusi ahal izango dira, eta doan probatuko ditugu!
13:00-14:00: Iñigo Serrullaren #izanezberdin kontzertua Anfiteatroan.
14:00-16:00: Herri bazkaria, frontoian.
16:00-17:30: Eriz Magoaren Birziklapen Magia ikuskizuna. Haurrek zein helduek gozatzeko, Erizek, fantasia, errealitatea, magia eta umorea birziklapenarekin uztartuko ditu ikuskizunean.
17:30-19:00: ZoZongoren eskutik, ‘Reziklator’, ikuskizun pedagogiko-musikala. Emanaldiaren hasieran, 30 minutuko antzerki bat egongo da. Bertan, gorputz perkusioaren bitartez, birziklapenaren oinarrizko arauak erakutsiko zaizkie. Ondoren, birziklagarriak diren material
desberdinekin, jantzi eta txapel berezi batzuk egiten erakutsiko da. Bukaeran, haur guztiekin batera, kalejira dibertigarri eta alai bat
egingo da.

*Miramoneko Parke Teknologikotik, Orona-Ideoko rotondatik eta Errekaldeko geltokitik joan-etorriak egingo dituzte Aizpurua enpresako autobusek. Ordutegia: 10:30-13:30, 15:00-17:00 eta 18:30-20:00 (gutxi gorabehera, 20 minuturo).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!