Catan txapelketa antolatu du Hernaniko Gaueko Komiki dendak, eta Rubén Creo astigartarra izan da txapelduna. 13 jokalari aritu ziren nor baino nor, eta bina neska eta mutil sailkatu ziren finalerako; Andoain, Donostia, Astigarraga eta Hernanikoak. Azkenean, Creok irabazi zuen Espainiakorako pasea.