Kartela prest dela, festa giroa zabaltzen

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 20a, 02:00

Laster iritsiko dira San An­to­nio jaiak, Ereñotzura. Festak ira­gartzeko kartela aukeratu da, dagoeneko: Amaia Zaba­le­gi Oyarbidek egindakoa; Her­na­­niko San Joanetako kartela egin duena, baita ere.
Datorren asteko as­te­bu­ru­an hasiko dira festetako pro­gramak buzoietan sartzen, eta be­rehala iritsiko dira festak gero, ohiko mus txapelketa eta men­di lasterketa iragarle dituztela.

Mendi lasterketan izena emateko aukera, irekita
Hain zuzen, ekainaren 2an egin­go da aurten, Mus Txa­pel­ke­ta, eta asteburu horretan ber­tan egingo da, baita ere, fes­ten aurretik inguru guztiak gi­rotuko dituen las­ter­keta.
Ekainaren 4an, 10:30etan hasiko da Ereñotzuko VII. Mendi Lasterketa, eta ize­ne­ma­tea irekita dago, Hernaniko Ibai Mendi kirol dendan edo www.kirolprobak.com web­gu­ne­an, 8 euroan. Lasterketa egunean bertan ere eman ahal izango da izena 10 euroan, 09:30etatik aurrera, dortsalik geratuz gero.
Ibilbideak guztira 12 ki­lometro ditu, eta 832 me­troko desnibel metatua; punturik altuena, Urdaburu izango da. Hasi eta bukatu, noski, Ereñotzuko plazan egingo da.
Bestalde, 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzako las­ter­ke­ta bat ere egingo da, kilometro bakarrekoa, eta parte-hartzaile guztiei eman­go zaie opari bana. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!