Irabazita ere, ezin ase!

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 28a, 02:00

Mikel eta Olazarrek jantzi zuten txapela ostiralean, Santa Barbarako mus txapelketako finalean. Gogorra izan zen partida, Kixki eta Ajeroren kontra, eta hauek Magnum txanpain botila eta bestelako edari eta jakiekin goxatu zuten porrota. Mikel berriz, pozik, irabazi ondoren ere ezin lasaitu geratu zen. Olazar, bikotea lasaitzeko ahaleginak eragindako nekearen ondorio, nonbait, «ni fu ni fa» joan omen zen etxera! Baina txapelari ondo helduta, badaezpada!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!