Mendialdeko Gure Esku Dagok pasa den igandean aurkeztu zituen, Leitzako plazan, 300 lagunen aurrean, ekainaren 18an erantzun beharko diren bi galderak. Nahi al duzu Nafarroako herritarrok gure etorkizun politikoa modu askean erabakitzea? eta baiezkoa bada, Nahi al duzu Euskal Herri libre bateko herritarra izan?.
Prozesu parte hartzaile bat egin eta gero zehaztu dituzte galderak. Ekimeneko kideek herritarrei parte hartzeko eta euren boza emateko dei egin diete. «Inoiz eduki ez duten aukera bat delako. Euskal Herriaren etorkizuna erabaki ahal izateko inoiz egikaritzerik izan ez duten eskubidea».
Bertan erroldatutako eta 16 urtetik gorako biztanleak daude ekaineko herri galdeketan parte hartzera deituta. Goizueta, Arano, Leitza, Areso, Larraun, Lekunberri, Araitz eta Beteluko herritarrek euren etorkizuna erabakitzeko aukera izanen dute. Guztira, 6.630 lagunek izanen dute bozkatzeko aukera ekimeneko kideek egokitutako guneetan. Ekainaren 18an dagokizun hautesgunera hurbiltzeko arazorik baduzu, bozka aurreratua emateko aukera dago.
Bozka aurreratuak ekainaren 10ean eta 15ean
Aranon ekainaren 10ean, goizeko 09:30etatik 10:30etara, egin daiteke Benta Berrin eta Muxarra Elkartearen aurrean. 11:30etatik 12:30etara Suron Ixerkoegin bozkatu daieteke.
Egun berean Goizuetan, 11:00etatik 13:00etara, Herriko plazan bozkatu daiteke eta ekainaren 15ean arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara, baita ere Herriko plazan.
Herriko plazan goizuetarrek eta Elkarte aurrean aranoarrek
Ekainaren 18rako ere hautesguneak erabaki dira. Goizuetarrek, Herriko plazan bozkatuko dute eta aranoarrek, Elkarte aurrean bozkatuko dute.
Gogoan izan behar da hautesguneak goizeko 9:00etatik arratsaldeko 20:00etara zabalik egongo direla. Bozka emateko baldintzak hauek izango dira:
Egunean bertan 16 urte edo gehiago edukitzea. Bertan erroldatua egotea. Nortasun agiria eramatea. Nortasun agiriak ez badu hautesguneari dagokion udalerriaren izena jartzen, errolda agiria erakutsi beharko da.
Bestalde, ekitaldian giroa berotzen joateko sortu berri duten abestia aurkeztu dute. La Jodedera taldeak sortu du abestia, eta eskualdeko musikari, abeslari, bertsolari eta musika ekoizleek parte hartu dute.
Galderen aurkezpen ekitaldian bozkatzeko aukera azpimarratu zuten. «Gure herriaren etorkizunaz erabakitzeko aukera izango dugu lehen aldiz. Lehen aldiz, bai. Eta ez hori bakarrik, gure etorkizunaz erabakitzearekin batera, etorkizuna irekitzen ariko gara: desadostasunak konpontzeko bide egokiena, non herritar guztiok balio bera dugunez gero erabakitzeko indar bera dugun, non lasai hitz egin dezakegun edozein gairi buruz. Hori baita gizarte gisa elkarrekin aurrera egiteko modu bakarra».
Horregatik, gelditzen zaizkigun lau aste hauetan inguruko guztiei ikustarazten saiatuko dira «ekainaren 18an bozka ematera joatea zein garrantzitsua den; haien aukera dena delakoa izanda ere».
Antolatzaileek prozesuan parte-hartu duten denak zoriondu zituzten. «Lehenik eta behin, zorionak martxan jarri dugun prozesu hau handi egiteagatik. Denon artean baldintzak sortu ditugu geurea dugun eskubidea aldarrikatzetik gauzatzerako pausoa emateko. yy