Astigarragako adinekoak omendu zituzten, beste behin

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 27a, 02:00

Urteroko tradizioari jarraituz, Zaharrei Omenaldia egin zieten herritar heldu zein gazteek duela bi aste. Mezarekin hasi, eta Astigar dantza taldeko haurrek pare bat dantza egin zizkieten. Ondoren, Aiztondo abesbatzak abestu zuen, eta Gure Izarra elkartean bazkaltzen bukatu zuten eguna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!