Zabortegiaren ingurumena berreskuratzeko obra esleitzeko prozedurari hasiera eman zaio

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 27a, 02:00

Goizuetako Zabortegiaren Ingurumena Berreskuratzeko obra esleitzeko europear publizitaterik gabeko prozedura irekiari hasiera emango zaio.
Obra lan hauek, Jesus Ignacio Diego Pereda In­ge­nieriak idatzitako proiektuan aurreikusiak daude. Aipatu­tako obra lanen esleipen prozedura arautuko duten Plegu administratiboak eta dokumentazio teknikoa, Goi­zu­etako Udaleko Idazka­ritzan, Herna­niko Urbieta Kopiak Kopiste­rian (Juan de Urbieta Kalea 7-galeria) eta Iruñako Plotter Papeleria kopisterian (Tajonar kalea 10) daude interesatuen esku. Eskaintzak aurkezteko epea astelehenerarte maiatzaren 29ra bitartean izango da, goizeko 12:30ak arte, Goizu­etako Udaleko Erregis­troan edota korreo postalez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!