Proposamenaz aritzeko batzarra, asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 27a, 02:00

2017ko seihilekoan Kultur Etxe berria eraikitzen hasi beharko litzakeela ikusita, Urumea Berriko promotoreak proposamen zehatza egin dio Udalari, EH Bilduk azaldu duenez.
Hori eskuartean izanda, eta «Udalak hartu behar duen pisuzko erabakia dela ohartuta, EH Bilduk gaia eztabaida publikora zabaldu nahi du eta herritarren inpresio eta iritzi­ak jaso, proposamen honen inguruan hartu beharreko posizioa guztion artean osa­tzeko», diote.
Horretarako, batzar irekia egin­go dute asteazkenean, arra­­tsaldeko 19:00etan hasita, Herri Eskolako areto nagusian.

Arratsaldeko 19:00etan izango da batzarra, Herri Eskolako areto nagusian.

Hainbat baldintza
Proposamen horretan,  oposizioko taldeak adierazi duenez, «Udalak egin nahi duen Kultur Etxea egiteko hainbat baldin­tza ezarri ditu».
Horien artean, bi nabarmendu ditu EH Bilduk: bat, «au­­­rreikusitako hotela eta bu­le­goak beharrean, 98 etxebizi­tza egin ahal izatea»; eta bes­te­a, «Udalak eskuratu behar zu­en 750 m2-ko lokal batera ja­­so beharrean, bi leku desberdinetan 350 m2, eta 400 m2-ko bi lokal ematea».

«Herriaren aurreikuspenetan eragin zuzena izango dute»
Horren aurrean, baldintza hauek «herrian aurreikuspenetan eragin zuzena» izango dutela diote: «batetik, aurreikusita baina 200 pertsona gehiago izango lituzke herriak eta honek udal zerbitzuetan izan dezakeen eragin zuzena nabaria da; bestetik, 750m2 lokala banatzea, plenoak haurreskola berriarentzako erabakitako espazioa mugatuko lu­ke eta ondorioz, haurreskola ber­tan kokatzea bideraezina litzateke», hausnartzen dute EH Bilduko kideek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!