Dantza doinuak eta Mozart, txistuan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 28a, 02:00

Txistulariak arkupeetan zikloari bukaera emateko, ikasturteko azken kontzertua emango du gaur, 12:30etan arkupeetan, ‘Hernani’ Musika Eskolako txistulari taldeak, Iñagi Egurenen zuzendaritzapean. Besteak beste, dantza doinuak edota Etxahun-Iruriren kantuak joko dituzte, eta baita Mozarten Divertimento bat ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!