Maiatzeko ohiko Plenoan bilduko dira Astigarragako Udaleko ordezkariak asteazkenean, eguerdiko 13:45etan hasita. Denera hamar gai landuko dituzte, besteak beste, hiri-hondakinak bildu eta tratatzeko udal ordenantzaren aldaketa eta Kontxa Etxeberria plazako etxeak babes ofizialean jartzeko zozketaren oinarriak onartzea.