Sutan jarriko dute Astigarragako kiroldegia han eta hemengo boxeolariek ekainaren 2an, orduan izango baita urteroko boxeo gaua.
Sei konbate, gauean zehar
Gaueko 22:00etan hasita, kiroldegiko pistan jarriko duten ringean izango dira borroka guztiak. Denera sei konbate izango dira amateurren artean, hiru minutuko hiru eraso edo roundetan: Paco Bueno kiroldegiko Jon, Zumaiako Madiren kontra; Paco Buenoko Mohamed eta Eibarko Mikel, aurrez aurre; Yosua (Paco Bueno) eta Ricardo (Anoeta), ondoren; Irungo Aitor, Burgoseko Pabloren kontra; Ander Altuna (Paco Bueno) Vs. Omar (Burgos); eta azkenik, Irungo Ares eta eBurfoseko Jesusen arteko borroka izango da.
Sarrerak, salgai
Joan nahi duenarentzat, dagoeneko salgai daude sarrerak kiroldegian eta Errenteriko Paco Bueno gimnasioan. Prezioak: orokorra 12 euro; aulkian, 17 euro; eta haurrek, 10 urte arte, 5 euro.