Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta, eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen, Sagardoaren Lurraldearen eta Behemendik lagunduta, aurreko astean aurkeztu zuten Txotx! euskal bizipen gastromikoa kanpaina berria. Kanpaina berriak Gipuzkoako sagardotegiak nazioartean sustatuko dituena.
Astigarragako sagardotegien ordezkari, aurkezpenean izan zen Petritegi sagardotegiko Ainara Otaño bera.
Cider Truck ibiltaria, motorra
Kanpaina berria aurrera eramateko, «elementu berritzailea» erabiliko duela iragarri du: Cider Truck ibiltaria. Sagardogileekin batera egingo du bidea: «sagardotegia zer den eta sagardotegian sortzen den giroa ezagutzera ematea da Cider Truck ibiltariaren helburua, eta Txotx! kalitatezko esperientziaren berezitasuna eta gure lurraldearen esentzia irudikatuko ditu», azaldu dute eragileek.
Maiatzaren 18an abiatu zen Cider Truck ibiltaria Donostiatik.
Nazioartean, sei hilabetez
Helburu horiekin, beraz, sei hilabetez ibiliko da Cider Truck ibiltaria nazioartean, maiatzaren 18an Donostiatik abiatu ondoren.
Izan ere, «ibiltari izateak sagardotegi sarearen kontzeptua indartzen du».