Ostegunean hasiko dira ofizialki Ereñotzuko festak, San Antonioak, baina ordurako bidea egiten hasteko, bihar hasiko da giroa. Urtero bezala, mendi lasterketak iragarriko ditu festak, inguruko hamaika korrikalariren laguntzaz.
Haurren lasterketa, motorrak berotzeko
Goizeko 10:00etan hasiko da herria girotzen korrikalari txikienekin, 5 eta 11 urte bitarteko gaztetxoekin, hain zuzen.
12 kilometro, lasterketa nagusiak
Zazpigarren edizio honetan ere, azken urteotako mar–txarekin jarraituko dute; Aiako Harria zeharkatuko dute, Urdaburun barrena ibiliko dira. Bertatik egingo dituzte lasterketaren 12 kilometroak, Ereñotzun hasi eta bukatuko direnak. 832 metroko desnibel metatua du lasterketak, eta antolatzaileen esanetan, jaitsiera teknikoak izanagatik ere, edonork egiteko moduko lasterketa da.
Izenematea, egunean bertan ere bai
KirolProbak webgunearen bitartez izan da aurretik izena emateko aukera, baina bihar bertan ere, jarriko dute horretarako postua plazan. Momentuan dorsala eskuratu nahi dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte.
Ostiralean izango da hasiera ofiziala, baina lehenago ere izango dira ekintzak.
Ostegunean aperitiboa eta ostiralean hasiera ofiziala
Baina biharkoa ez da aperitibo bakarra izango. Izan ere, ostiraleko txupinazoaren aurretik, ostegunean izango dira aurreneko ekintzak, Ugaldetxon. Arratsaldeko 18:00etan hasita, pelota partiduak, bertsolariak, toka txapelketa eta Kupela taldearekin erromeria izango da.
SAN ANTONIOAK 2017
Bihar:
10:00: Ereñotzuko IV. Kross Txikia (5-11 urte bitartekoentzat).
10:30: Ereñotzuko VII. Mendi Lasterketa. Aiako Harria Parke Naturalean barrena. Irteera eta helmuga plazan.
Ekainak 8, osteguna (Ugaldetxon):
18:00: Pelota partiduak:
- Mutilak eskuz: Uitzi-Apaolaza/Oiartzabal-Insausti, eta Agirre-Insausti/G. Arizmendi-E. Arizmendi
- Tartean, neskak palaz.
Ondoren: Bertsolarien saioa: Unai Agirre eta Aitor Mendiluze.
19:00-20:00: Toka txapelketa.
Jarraian: Kupela taldearekin erromeria.
Ekainak 9, ostirala:
15:00: Txirrita ikastetxeko ikasleen ikasturte amaierako jaialdia.
20:00: Euskara ikasten ari diren auzotarrek jaiei hasiera emango diete suziriak jaurtiz.
Ondoren, Kistiñe Solano eta Idoia Arriola trikitilarien lehenengo saioa.
21:00: Herri afaria frontoian (txartelak Irrintzi tabernan salgai). Ondoren, Kistiñe Solano eta Idoia Arriola trikitilariak.
00:00etan: Denok Plazara!
00:30etan: Xabier Solano ‘Ereñotzu’ diskako kantuekin.
Jarraian, ‘Talde sorpresa’ eta gaua amaitzeko DJZ.
Ekainak 10, larunbata:
11:00-13:00: Puzgarriak frontoian.
Haur jaialdia Katiluzar Guraso Elkarteak antolatuta:
- 16:30etan hasita, gaztetxoen dantza, jolasak...
- Ondoren, txokolatada guztiontzat.
19:00: Abere dema futbol zelaian: Imanol ‘Paolla’-Andoni Mendizabal.
20:30-21:30: Laiotz taldearen aurreneko saioa.
00:30: Laiotz taldearekin parranda goizaldera arte.
Ekainak 11, igandea:
08:30: Hernaniko txistulariekin diana bailaran barrena.
09:30-11:30: Bola eta Toka. Hernaniko Bola Txapelketarako saio puntuagarria.
11:00: Pelota partiduak:
- Emakumeak Paleta Gomaz: Goikoetxea-Arrieta/Irazustabarrena-Eizmendi
- Gizonak Eskuz:
Salaberria-Etxebeste/Esposito-Mariezkurrena;
Olaizola I-Lizeaga/Olazabal-Azpitarte
12:00: Sagardo probaketa Plazan, Ur Mia elkarteak antolatuta.
Sagardotegiak: Elutxeta, Iparragirre, Elorrabi, Otsua-Enea, Olaizola, Goiko-Lastola eta Larre Gain.
18:30: Bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Julio Soto, Oihana Iguaran eta Ane Labaka.
Ekainak 13, asteartea. (San Antonio Eguna):
12:00: Herri Kirolak Ereñotzuko Plazan.
- Harri jasotzaileak:
Aimar irigoien-Urtzi Telleria.
- Aizkolariak:
Aitzol Atutxa-Ugaitz Mugerza.
Ondoren: errifaren zozketa eta bertsolarien saioa: Jexux Mari Irazu eta Agin Laburu.
18:00: Ttarla taldeko eta Ereñotzuko dantzarien emanaldia, frontoian.
20:00: Afaria frontoian, norberak etxetik dakarrenarekin. Edariak, aulkiak eta mahaiak Jai Batzordeak jarriko ditu.
Jaiei amaiera emango zaie suziriekin.
ELIZKIZUNEN EGITARAUA
- Ekainaren 11n, igandean: 10:00etan, meza nagusia.
- Ekainaren 13an, San Antonio egunean: 08:00etan, meza; eta 10:30etan, meza nagusia.