BTT zeharkaldiak 300 lagun inguru bilduko ditu

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 27a, 02:00

bizikletan ibili eta pa­ra­je ederrak ezagutzeko aukera emanen du Iskibi kanpinak, azken 8 ur­te­e­tan antolatzen duen ze­har­kaldiarekin. Datorren igandean, ekainaren 4an izango da eta dagoeneko aurkeztu dute aurtengo 8. Iskibi Btt zeharkaldia.
Aurtengo ibilbidea lehengo urteko antzekoa izanen da, alegia, Goi­zueta inguruko mendietatik eta Artikutzako par­ke naturaletik barrena. Ze­harkaldia mendi pista eta xenda ezberdinetatik igaroko da, eta 12 kilometro izanen dira Arti­kutzako parke naturaletik barrena. Aukera ede­rra, beraz, Euskal He­rriko txoko zoragarri hu­ra ezagutzeko.

Kanpinean doan lo ­egiteko aukera, ­larunbatean
Larunbat gauean Iskibi kanpinean doan  lo egiteko  aukera izanen dute partehartzaileek. Izen-ematea goizeko 08:00­etan hasiko da, eta irteera 09:00etan izanen da. Parte-hartzeko bi aukera izanen dira. Internet bi­dez: 12 euro  federatuak eta 14 euro federatu gabe dau­denentzat www.ki­rol­pro­bak.­com webgu­ne­­an izena emanez. Edo­ta egunean bertan: 16 eu­ro federatuak eta 18 euro federatu gabeak.  Kaskoa erabiltzea de­rrigorrez­koa da.  Buka­eran,  lun­txa, opari zozketa, du­txak eta txirrindak garbitzeko aukera ere izanen da.
Parte hartzaile guztiek inskripzio maiatik pasa beharko dute ondoren eginen den opari zozketan parte hatzeko.
Bi zirkuitu  izanen dira aukeran: luzeenak 43 kilometro izanen ditu eta 1360 metroko desnibela; eta motzak, berriz, 30km, 1050 metroko desnibelarekin.  Ez  ahaztu bai irteera eta bukaera Iskibi kanpinetik izanen direla.
Proba egunerako 12 euroko menua prestatu dute, bertan bazkaldu nahi dutenentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!