Beste behin, Hernaniko Emakumeen IXgarren Pala Txapelketa antolatu du Udalak aurten ere. Izena emateko epea irekita dago, eta ekainaren 4ra arte eman ahal izango da izena kiroldegian bertan. Jakinarazi dute apuntatzeko, ezinbestekoa izango dela Hernanin bizitzea edo kiroldegiko bazkide izatea.