Jardunaldi erabakiorra gaur Hondarribin

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 27a, 02:00

Ohorezko Erregional Mailako taldeak azken partida jokatuko du gaur, 17:30etan, hasita Hondarribian, bertako taldearen aurka. Kontuak garbi dauzka Hernanik: partida irabazita eta Anaitasunak Elgoibarren irabazten ez badu, Alain Gerekaetxebarriaren taldeak Hirugarren mailara igotzea lortuko du. Berdinketak ere balio lioke, Anaitasunak Elgoibarrekin galtzen badu.
Ordu berean, Elgoibarren, Elgoibarrek eta Anaitasuna liderrak neurtuko dituzte indarrak, bi taldeentzako hil ala bizikoa den partidua. Elgoibarrek maila mantentzeko irabazi beharra dauka, eta Anaitasunak ere irabazi egin behar du. Txuriber­deak partidua irabazteko helburuarekin joango dira Honda­rribia­ri, eta gero, gerokoak. Ekhi Gonzalezen baja izango du taldeak.
Klubak dei egin die hernaniarrei taldea animatzera Hondarribiara joan daitezen. Erantzuna berehala etorri da eta autobusa antolatu da jada. Autobusa 16:30etan irtengo da Atsegindegitik.

Labaien Memoriala, bihar
Bestalde bihar jokatuko da urteroko Labaien Memoriala Txa­pelketa Zubipen. Aurtengoa ere kartel paregabearekin dator, gainera. Mutilen jubenil mailako Realak, Santandergo Racing-ek, Real Unionek eta C.D. Her­nanik jokatuko dute. Goizez, 11:00etan, finalerdiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!