Ikasturte bukaerako festa izango dute bihar, Urumea ikastolan, goizeko 11:00etan hasita, Gay Murren. Hala ere, Haur Hezkuntzakoei 10:30etarako joateko dei egin diete, eta Lehen Hezkuntzakoei, 10:45etarako. Ikasleen emanaldiaren ondoren, ikuskizunak, bazkaria, jolasak, musika eta puzgarriak izango dira, 19:00ak arte.