Itun Sozialari babesa, Gure Esku Dagok

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 27a, 02:00

Erabakitzeko eskubidearen alde, ekainaren 10ean Itun Sozialaren aurkezpena egingo da Bilbon, eta Gure Esku Dagok bertara joateko deia egin du. Horregatik, hara joateko autobus txartelak salduko dituzte gaur eta bihar kalean, eta asteartetik ekainaren 9ra bitartean, kalean eta Andre Kaleko lokalean, 17:00etatik 19:15etara. Bestalde, bihar, eguerdiko 13:00ean Zinkoenean, Agustientako plazan elkartzeko dei egin dute, Prest Erabakitzeko kanpainaren bueltan argazkia egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!