Kantuz gozatzeko eguna gaur, abesbatzak

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 27a, 02:00

Egun haundia du gaurkoa Kantuz abesbatzak, urtero bezala, Kantuz Eguna antolatu baitu. Eta eguna ospatzeko, noski, kantuan ariko dira, 20:00etan hasita, Milagrosan.

Kantuan hasi eta  bukatu
Kontzertuan 13 doinu kan­ta­tuko dituzte: Margot Laboures les vignes, Il est bel et bon, Tourdion, Hoy comamos y bebamos, Pastime With good Company, L’echo, Ain-a That Good News, Soon a will be donne, I’m Gonna Sing Til the Spirit, Boga-Boga, Haurtxoa seaskan, The Lion Sleeps Tonight eta Santino.
Doinu horiek denak abestu ondoren, ordea, ezin pastelari ginda jarri gabe geratu: ohiko Kantuz abestia kantatuta jo­an­go dira Errioguardan afal­tzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!