Erraustegiaren aurkako eguna gaurkoa, Zubietan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 27a, 02:00

Ostegunean Barraskilo Ope­ra­zioa egin ondoren, gaur Zu­bie­tan elkartzeko deia egin du Erraus­tegiaren Aurkako Mu­gi­menduak. Hernanin Zero Zaborrek ere, bertara joateko deialdia egin du, eta Gipuzkoa Zutik ere batu da.

Eguna, Zubietan
Egunari hasiera emateko, on­gi etorri ekitaldia izango da 11:00e­tan, eta gomendatu du­te oi­nez bertaratzeko, apar­ka­tze­ko leku askorik ez dagoela-eta.
Goizeko 11:30etatik au­rre­ra, berriz, hitzaldiak izango di­ra: Nafarroan errausketarik ga­beko Hondakin Plana, Mar­tin Zelaia (Sustrai Erakuntza); Erraus­keta eta Nekazaritza, Ba­serria XXI; eta Alianza In­ci­neradora de Valdemingomez NO Javier Navascues.
Tarte horretan ume­en­tza­ko tailerrak ere izango dira, eta Gi­puzkoa Zutiken eskutik, 12:00etan, asanblada.
Eguerdiko 13:30etan adie­raz­pena irakurriko da, eta baz­ka­ria izango da segidan. Bu­ka­tzeko, 16:00etan martxa na­zio­na­la deitu du Gipuzkoa Zutikek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!