San Joan Konpartsak urtero egiten du desfilea eta antzerkia San Joanetan, ekainaren 27an. Aurten karlistaldian udaletxea erre zutenekoa ekarri nahi dute gogora, eta bereziki, jende gaztea behar da antzerkirako. Bertan parte hartu nahi duten guztiak deitu dituzte bilerara gaur, 19:00etan Biterin. Bestalde, larunbatean dantzak ikasteko entsaioa egingo da 10:30etan Gay Murren.