Final zortzirenetan, lehengo astean hasi zen jokatzen Hernani, Herriarteko Txapelketan. Donostia izan zuen aurkari, eta hiru partiduak irabazi zituzten.
Gaur, ordea, eta nahiz eta etxean jokatuko duten, pelotari hernaniarrek zailxeago izango dute erronka, Donostiako pelotari titularrak, aurrekoan min hartuta zeudenak, kantxara aterako baitira.
Hernaniarren artean ere izango da aldaketarik. Kadeteetan, Salaberria-Zugastik jokatuko du berriro; jubeniletan, berriz, Alain Agirre ariko da oraingoan, Garikoitz Arizmendirekin; eta nagusietan, Ioritz Arrietak jokatuko du, Markel Lizeagarekin; 19:30etan kiroldegian.