Guraso eta ikasleek planto, Pisa 2018 Pilotaje probaren aurrean

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 26a, 02:00

Atzo goizean PISA 2018 Pi­lo­ta­je proba, 4 bat orduko azterketa egitera deituta zeuden DBH 4garren mailako 140 bat ikasle. Ikasleak ebaluatzeko nazi­o­ar­teko programaren informea da PISA txostena, OCDE Eko­nomia Lankidetza eta Ga­ra­penerako Erakundeak hiru urtean behin egiten duena, eta pilotaje honen helburua da hurrengo ikas­turtean egingo den PISArako tresnak balioestea.
Azkenean ikasle horietatik 66 in­gu­­ruk egin beharko zuten proba, baina 91 gurasoren kon­­trako sinadurak bildu zi­re­­nez, bertan behera geratu zen.

Gurasoen ekimena
Probari kontra egiteko ekimena guraso talde batek sustatu du, eta hauen esanetan, «zu­zen­daritzak eta irakasleek ez dute babesik adierazi».
Institutuko zuzendaritzatik azaldu dute «ekimena gurasoena» izan dela. «Bage­nekien egingo zela, eta prest ginen. Az­ke­nean, ezezkoak medio, bilduko zen lagina esanguratsua izango ez zenez, bertan behera utzi dute proba. Aurrekoa, 2015ean egin zen, eta Hernani BHIk parte hartu zuen. Aurten, ulertzen du­gu, informazioa oso argi ema­ten ez dutenez, gurasoengan susmoak eragitea, guretzat ere ez baita erraza izan. Baina ikastetxe bezala ez dugu planto egin». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!