Lagun Artean festara, denak elkarrekin gozatzera

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 3a, 02:00

Ondo merezitako omenaldia jaso zuen atzo auzoko soziedadeak, Florida-Etxeberrin. Izan ere, gogor aritzen dira lanean, besteak beste, Mendekoste Jaietako danborradak antola­tzeko, eta igandera bi­tar­tean, ez da gozamenerako ekitaldirik faltako. Herri guztia gonbidatu dute.

Jolas, jaki eta txapelketa, eguna hasteko
Atzoko txupinazo, buruhaundi eta danborradaren ondoren, gaur jarraituko du festak, goizetik gauera.
Hasteko, haurrentzako jolasak izango dira goizeko 10:30e­tatik aurrera, eta eguerdi partean gose pixka bat sentitzen hasi denak, patata-tortilla txapelketan parte hartzea izango du onena, eguerdiko 12:30etan hasita. Baina geroago ere, izango da tripa ondo betetzeko aukera. Izan ere, paella jate herrikoia egingo da aurten ere, aurreko edizioen arrakasta ikusita. 
Jatekoarekin indarrak bilduta, arratsalde pasa ederra egiteko aukera ere izango da. Eguerdiko 15:30etan mus txapelketa hasiko da, Auzokide bizilagun elkarteak antolatuta, eta 17:00etan haurrentzako jolas gehiago antolatuko dira.
Ondoren, berriro ere indarrak biltzeko aukera izango da, 18:00etan egingo den txokolatadarekin. Segidan, 19:00etan, Marsel Magoaren emanaldia izango da.

Familian, globo tartean
Iluntzen hasi aurretik familia osoa elkartu eta elkarrekin gozatzeko aukera ere izango da, GLOBOTA festan.
Hortik aurrera, disko festan gorputzak eusten dion arte segitzeko tartea izango da, iluntzeko 20:30etatik aurrera.

Familian elkartuta ondo pasatzeko aukera izango da gaur iluntzean, GLOBOTA festan.

Haurren danborrada eta bingo famatua, bihar
Indarrak gorde beharko dituzte hala ere, biharko haurren danborradan Eider Goikoetxearen zuzendaritzapean atera nahi dutenek. Goizeko 11:00etan aterako dira, eta ordu horretan, era berean, hildakoen omenez meza egingo da. Bazka­lau­rre­tik, berriz, indarrak pixka bat errekuperatzeko, sagardo dastaketa egingo da, 12:30etan.
Bazkaritan, berriz, koadrilak biltzeko tartea izango da, 15:00etan, eta arratsaldeko 17:00etan bingo herrikoian ari­tzeko aukera izango da, beste behin. Atsedenaldian,  gainera, aurretik egin diren beste lehiaketetako sariak banatuko dira. Errifaren zozketa ere, tartean egingo da, 18:00etan. Eta 19:00e­tan, festa bukaerako traka botako dute; datozenen preludio! 

 

Mendekoste jaiak 2017

Gaur:
10:30: Haurrentzako jolasak.
12:30: Patata-tortilla txapelketa.
14:30: Paella-jate herrikoia, Etxeberriko pelotalekuan.
15:30: Mus Txapelketa, Auzokide bizilagun elkarteak antolatuta.
17:00: Haurrentzako jolasak.
18:00: Haurrentzako txokolate-jana.
19:00: Marsel Magoaren emanaldia Etxeberriko pelotalekuan.
20:00: GLOBOTA... Familiarentzako esperientzia bat.
20:30-24:00: Disko festa.

Bihar:
11:00: Meza Nagusia, hildakoen omenez. 
11:00: Haurren danborrada.
12:30: Sagardo dastatzea, txarangarekin batera.
15:00: Koadrilen bazkaria.
17:00: BINGO herrikoia. Atsedenaldian, hainbat lehiaketatako sarien banaketa.
18:00: Errifaren zozketa.
19:00: Jaien amaiera eta azken traka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!