Bozka aurreratua, hurrengo astean

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 3a, 02:00

Ekainaren 18an bertaratzeko aukerarik ez dutenek, aurretik eman ahal izanen dute botoa. Gaur zortzi, hilaren 10ean, Aranon izanen dira: 09:30-10:30 bitartean, Benta Berrin eta Muxarra Elkartean, eta 11:30-12:30 bitartean, Suroko Ixerkoegin. Goizuetan, hilaren 10 eta 15ean izanen dira: 10ean, 11:30etatik 13:00etara, Herriko Plazan; eta 15ean, 18:00etatik 20:00etara, leku berean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!