Langabezian dauden gazteentzat, bigarren aukera

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 26a, 02:00

Buruntzaldea-Beterriko gaz­te­ei lan merkatuan sartzen la­gun­tzeko programa da Txer­ta­tu Merkatuan, GARAPENek, Ga­rapen Agentzien Euskal El­kar­teak bultzatzen duena. 
Hiru proiektu jarriko dira martxan, langabezian dauden gazteei zuzenduta. Horietako bat, lan bertikalena, bukatzear dago, baina bigarrenerako ize­n­ematea ireki da.

Hurrengo prestakuntza, margoketa industriala eta bizikleten konponketarako
Txertatu Merkatuan progra­ma­ren bueltan martxan ja­rri­tako aurreneko proiektua lan bertikalena izan zen; bertan parte hartu duten gazteek jaso di­tuzte klase teorikoak, eta da­goe­neko praktikak egiten ari dira. Besteak beste, Hernaniko Udaleko fatxadako egoeraren ba­lorazioa egiten ibili dira.
Oraingo honetan, bigarren prestakuntza proiektua ja­rri­ko da martxan, ekainaren 12an hasi eta azaroaren 7ra ar­te; Margoketa Industriala eta Bi­zikleten Konponketa.
Prestakuntza saioak astele­he­netik ostiralera emango dira, lau ordutan, eta abuztua ken­duta. Gizarte eta lan orien­tazio eta integraziorako tek­nikak erakutsiko dira batetik, eta bestetik, bizikleten kon­pon­keta eta margoketa indus­trialeko prestakuntza jasoko da.


Izenematea, irekita

Izenematea irekita dago An­do­ain­go Urgain Etxean (La Salle etor­bidea, 6), 09:00etatik 15:00e­­tara, 943 30 42 21ean edo txer­ta­tu­mer­katuan@andoain.eus.

Gazteei, 8 eta 22 urte bitar­te­ko­ei zuzendutakoa da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!