Hernasax, Ostolaza saxofoi-jolearen telonero

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 26a, 02:00

Bi kontzerturekin gozatzeko aukera izango da gaurkoan, Hernanin; biak, saxofoia pro­tagonista izango dutenak.

Hernasax, aurrena
Bietan aurrenekoa Hernasax taldeak emango du; 18:30etan Tilosetan.
‘Hernani’ Musika Eskolako ikasleek osatzen dute taldea, eta ikasturte bukaerako kon­tzertu honetan, Karen Street saxofoi-jole eta konpositore bri­tainiarraren sei obra joko di­tuzte: All Because of You; Street Collection; Carnival; Petite Sweet; Tango eta Rain Dance.

Ostolaza, goi mailako jazz ikasketak borobiltzen
Aritz Ostolaza Basurto her­na­niarrak ere joko du gaurko­an, 20:00e­tan Milagro­san; sarre­rak Biterin daude salgai, 7 eu­ro­an.
Ostolaza ere ‘Hernani’ Mu­sika Eskolan ikasia da, baina gaurkoan, goi-mailako jazz saxofoi ikasketa amaie­ra­ko kontzertua emango du, bateria, kontra­baxua eta pianoa lagun.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!