Bai joaneko partiduetan, eta baita bueltakoetan ere. Ez du zalantzarako tarte izpirik utzi Hernanik. Hirutik hiru irabazi dizkio bietan Donostiari, eta final laurdenetarako pasea irabazi du, garbi.
Titularren aurka ere, Hernani garaile garbi
Joaneko partiduetan Donostiako pelotari titularretako batzuk min hartuta zeudela eta, susmoa bazen Hernanik garaipena ohi baino errazago lortu ote zuen.
Baina bueltakoetan ez da zalantzarik geratu; kadeteetan, Salaberria eta Zugastik 22 eta 6 irabazi zuten; jubeniletan, Agirrek eta Arizmendik, 22 eta 18; eta nagusietan, Arrieta eta Lizeagak, 22 eta 4.
Joanekoa, Hernanin
Lanak bikain eginda, beraz, final laurdenetan da, Hernani. Joaneko partiduak ostiralean jokatuko dituzte Hernaniko kiroldegian, 19:30etan hasita. Kontrarioa: Zizurkil.