Saxofoiaren argi-ilunak, bi kontzertutan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 27a, 02:00

Ikasturte bukaera gerturatu ahala, ikasleen kontzertuak gero eta gehiago izaten dira; atzo bertan, bi.
Aurrenekoan, Hernasax saxo­foi taldea ikusi eta en­tzu­te­ko aukera izan zen Tilose­tan. Musika Eskolako ikasl­e­ek osatutako talde ho­nek Ka­ren Street saxofoijole eta kon­po­sitore britainia­rra­ren doi­nue­kin alaitu zuen kalea.
Iluntzeko 20:00etan, be­rriz, bestelako ikasturte amaie­ra kontzertu bat izan zen, Milagrosan: Aritz Osto­la­za Basurto hernaniarrak goi-mailako saxofoi jazz ikas­ke­tak bukatzeko prestatu duen kontzertua jo zuen; tartean, berak egindako abestiak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!