Skate parke bat egiteko aukera aztertzen, Udala

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 27a, 02:00

Ergobiako auzoan, Urumea ibaiaren ertzean zegoen errumaniar kanpamendua apirilaren bukaeran hustu zen, azkeneko 14 familiak joan zirenean. Eta orain, lur hori nola aprobetxatu azter­tzen ari da Astigarragako Udal gobernua: «aisialdirako eta kirol erabilera eman nahi dio orain arte kanpamentu errumaniarra izan den lurzoruari», azaldu dute prentsa-ohar bitartez.

Skate parke bat egitea, aukeran
Bide horretan, Skate parke bat egitea aztertzen ari da EAJren gobernua: «skate par­ke publiko bat egitea gu­re herriko eta inguruko gazteen aisialdirako eskain­tza hobetzeko aukera paregabea izango litzateke», diote oharrean bertan.
Eta horretarako, hasi dira tramiteak egiten: «ge­roztik [kanpamendua behin betiko hustu zenetik], udal gobernua harremanetan da­bil Gipuzkoako Foru Aldun­diarekin Astigarragako Uda­lak lurzoru horren erabilpena bereganatu ahal izateko», adierazi dute. 

«Udal gobernua harremanetan da­bil Foru  Aldun­diarekin Uda­lak lurzoru horren erabilpena bereganatu ahal izateko»

Bideragarritasuna aztertzea, hurrengo pausua
Lan horiekin hasita, proiektua bera bideragarria den ala ez aztertu beharko du Astigarragako Udalak: «Uda­lak aztertuko du Skate parke publiko bat eraikitzearen bideragarritasuna eta era berean, kontuan izango ditu eremuari erabilpen egokia emateko dauden aukera ezberdinak, betiere astigartarren aisialdirako eskain­tza hobetzeko helburuarekin», jakinarazi du Udal gobernuak berak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!