Baliarrainera, irteera; Pasaian, lasterketa

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 27a, 02:00

Hernaniko alebin eta infantilek gaur Pasaian dute lasterketa mendi bizikletan. 16:30etan hasiko dira eta Transpacarren geratu dira 15:30etan. Bestetik zikloturistek Baliarrainera egingo dute irteera, bihar, 08:00etan, Zinkoeneatik hasita. 61 kilometroko ibilbidea egingo dute. Ekainaren 10ean Piriniotara irteera antolatu du JOCC-ek Autobusez joango dira eta bertan Villanúa, Somport, Escot, Marie Blanque eta Oloronera buelta egingo dute 87 kilometroko ibilbidean. 20 euro da bidaiaren prezioa eta 30 bazkide ez direnentzat. Goizeko 06:00etan daude geratuak anbulategian. Izena eman behar da joan ahal izateko eta eserlekuak izen ematearen arabera esleituko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!