«Primerako ogia» erosi, eta sariak irabazi

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 25a, 02:00

Ekainaren 4ra arte aukera izango da Agipan, Gipuzkoako Okindegien Elkarteak mar­txan jarri duen kanpainan parte hartu eta hainbat sari irabazteko.
Primerako Ogia izena du kanpainak, eta Agipan osa­tzen duten 140 okindegietako 40k hartuko dute parte bertan; tartean, Hernanikoek.

Hainbat sari, zozketan
Kanpaina honen helburua da «establezimendu txikietako ezaugarri nagusietako bat az­pi­marratzea: produktuaren ka­litatea». Ekimen honekin, «kalitatezko ogiaren kontsumoa eta bertan egindako ekoiz­pena bultzatzen da, eta Gi­puzkoako enplegua man­ten­tzen laguntzen da», Agi­pa­nen esanetan.
Ekainaren 4ra arte establezumendu hauetan erosten duten bezeroek, aukera izango dute hainbat sariren zozketan sartzeko: Nekaturreko landetxe batean bi egonaldi, astebetez ogia debalde eta kanpainari lotutako diseinu esklusiboa duten 1.025 katiluetako bat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!