SOS Errefuxiatuak Hernani eskertuta, furgoneta laguntzeagatik

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 25a, 02:00

Kepa Alvarez hernaniarrak, SOS Errefuxiatuak Hernani eta Greziako Pampiraiki elkartearen izenean, eskerrak eman nahi izan dizkie furgoneta erosten lagundu zutenei.
Grezian dauden errefuxiatuen artean elikagaiak eta beharrezko materiala banatzeko furgoneta erosi zuen, eta urtarrilean iritsi zen Atenasera.
«Gure ekintzen inguruan gardentasunez jokatzeko konpromisoa daukagu, eta bilketaren inguruko balantze ekonomikoaren berri eman nahi dugu», azaldu du.

Gastuen zatirik haundiena, laguntza bidez ordaindua
Emandako datuen arabera, «bildutako gehiena lortu da Hernaniko bizilagunen lagun­tza pribatuen bidez, Euskadi eta estatu espainiarreko hainbat txokotatik iritsitako la­gun­tzen bidez, bertako enpresen ekarpenen bidez, elkarte solidarioetatik eta Mexiko edota Indonesiako laguntzaileen bidez».
Guztira, 15.138,6 euroko gastua eragin du proiektuak: «11.680 euro furgoneta erosteagatik, eta 3.458,60 euro furgoneta jaso eta ekartzeko tramite eta bidaiengatik». La­gun­tzen bidez jasotako kopurua, be­rriz, 14.507,54 eurokoa da: «13.211,54 euro bamkoan, eta 1.296 euro Nacido en Siria do­ku­men­ta­la­ren proiekzioetatik eta errifetatik». Balantzea orekatzeko falta den 631,06 euroko aldea, SOS Errefuxiatuak Hernaniko boluntarioek jarri dute.

«Gertuko administrazio publikoek ezetza eman arren, furgoneta iritsi da Grezian dauden errefuxiatuengana»

«Udalaren ezetza publiko egin nahi dugu»
Bestalde, «ekonomikoki la­gun­tza emateko Udalaren ezetza pu­bliko egin nahia» azaldu du el­karteak. «Ahozko erantzuna az­karra izan zen, eta karta bi­dez­­koa 3 hilabetera eta hainbat eskaeraren ondoren iritsi zen». Elkarteak dio «Uda­lak emandako laguntza bakarra, 5 urtetan, 400 eurokoa, Na­cido en Siria proiekta­tzeko eskubideak ordaintzeko» izan dela. 
Hala ere, azpimarratu du «gertuko administrazio publikoek ezetzaeman arren, furgoneta Grezian dauden errefuxiatuengana iritsi». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!