Mosaikoa eta Itun Soziala, erronkak

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 25a, 02:00

Erabakitzeko Eskubidearen Al­de lanean segitzen du Gure Es­ku Dagok. Ekainaren 10ean Itun Sozialaren aurkezpena egingo da Bilbon, eta herritarrekin galdera ikur haundi bat irudikatu nahi da. Bertara joateko autobus txartelak salduko dira he­rri­an, asteburu honetan. Bestalde, ekitaldia babesteko mosaikoa egingo da igandean Zinkoe­nea­ko plazan, 13:00ean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!