Kotxe karabana, erraustegiaren kontra hasteko

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 25a, 02:00

Hasiak dira Zubietako erraus­te­gia egiteko obrak, eta Erraus­tegiaren Aurkako Mu­gi­menduak hainbat ekintza an­tolatu ditu, protestarako.
Hasteko, gaur Errekaldeko Decathlonen jarri dute zita 18:00etan, Barraskilo opera­zioa, hau da, kotxe karabana martxan jartzeko.

Larunbaterako bazkari txartelak, Hernanin
Bestalde, larun­ba­tean Zubie­tan antolatu di­tuz­te hainbat ekintza, 11:00e­tan hasita. Bes­teak beste, herri bazkaria ere izango da; paella, postrea eta edariak. 
Sarrerak salgai jarri ditu Her­nanin Zero Zaborrek, Lu­rre­­kon eta Onddin; umeek 5 euro, eta helduek 10.
Gainontzean hitzaldiak eta haurrentzako tailerrak izango dira, eta Gipuzkoa Zutikek ere, 12:00e­­­tan bi asanblada  an­to­la­tu ditu eta martxa, 16:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!