Elizatxo, Portu eta Osiñagako auzotarrak eta Udala, mugikortasun arazoak konpontzen

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 25a, 02:00

Lehengo urteko udaran ba­tzorde bat sortu zen Osiñaga, Elizatxo eta Portuko bizi­la­gunekin eta Udalarekin osa­tua, hiru auzo horietako mu­gi­kor­tasun arazoak kon­pon­tzeko, eta pasa den astelehe­ne­an egin dute aurreneko lan saioa.
Koro Etxeberria Zerbitzue­tako zinegotziak azaldu zuen «bizilagunek eskatuta eta Hernani Erabaki prozesuan atera zelako, Udala neurriak hartzen hasi» zela iaz, baina denen gustukoak izan ez zi­re­nez, bilera hauek anto­latzea adostu zela.

Hiru bilera
Hain zuzen, astelehenekoa izan zen egingo diren hiru bi­le­ra edo lan saiotan au­rre­ne­koa. Etxeberriaren esanetan, «hiru korapilo nagusi» daude: «Elizatxo ikastolaren sarreran sortzen dena, Porturako tu­nelekoa, eta Portu eta Shangai arteko bidea. Segurtasun ara­zo­ak sortzen dira, eta denon ardura da konponbideak bi­la­tzea. Ahulenak, oinezkoak di­ra garrantzitsuena».
Horrela, Udalak kontra­ta­tu­ta GA 21 enpresako mu­gi­kor­ta­sun teknikariak, Marcos Mon­­tes izan zen asteleheneko bileran, eta Dunak enpresako dinamizatzaileek gidatu zuten saioa. Osiñaga, Portu eta Elizatxoko bizilagunak, eta Elizatxo ikastolako ordezkari batzuk bildu ziren, auzoko diagnostikoa egiteko. 
Monte­sek ikuspegi tek­ni­koa eman zuen gero, eta azal­du zuen ekainaren 19ko bi­le­ran pro­po­sa­men zehatzak eka­rri­ko zi­tu­e­la bueltan, bizi­lagunen ekar­pe­nak jasota.
Diagnostiko oso horretan oinarrituta, bigarren saioan proposamenak landu eta au­ke­ra­ke­ta egingo da, eta irai­leko az­ken tailerrean, hiruga­rre­­ne­an, azken emaitzak lan­duko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!