Entzuten ote da euskera, Hernaniko kaleetan?

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 24a, 02:00

Soziolinguistika Klusterrak euskeraren erabilera datuak bildu zituen 2016an, hainbat herritan, eta tartean, baita Hernanin ere.
Hain zuzen, datu horiek emango ditu ezagutzera gaur, Belen Uranga, Soziolinguistika Klusterreko kideak, 19:00etan Biterin.

Herritarrak gonbidatuta
Lehengo astean Euskara Ba­tzor­­deari aurkeztu zitzaizkion datuak, eta gaurkoan, he­rri­ta­rrekin bilduta hitzaldi-tertulia bat egitea da asmoa.
Horrela, gaurkoan jakin ahal izango da zenbatetan entzuten ote den euskera ka­lean; zenbat diren eus­kal­du­nak, ia euskaldunak edo er­dal­dunak; edota zein diren he­rri­tarren hizkuntza ohiturak, eta zer aldatu ote den 2012an azken neurketa egin zenetik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!