Hirugarrenez greba, hezkuntza komunitateak

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 24a, 02:00

«Ratioak jaitsi», «Plantillak han­ditu» edota «Lan Bal­din­tzak hobetu» zioten leloak iku­si zitezkeen atzo Donostiako manifestazioan, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta, hezkuntza komunitateak egindakoan.
Aurretik, Hernanin bertan institutuan eta Plazan egin zi­ren kontzentrazioak; «Irakas­kun­tza greban. Aski da. Mu­rriz­ketarik ez» lelopean.

Komunitate osoa, bat eginda
Sindikatuen esanetan, «oso ja­rraipen zabala» izan du greba deialdiak, eta komunitate oso­ak egin du bat, lau arlotan: ira­kasleak, heziketa berezia, su­kaldariak eta garbitzaileak eta Haurreskolak. Hau, hiru­ga­rrena izan da; lehengo astear­tean eta martxoaren 22an egin ziren aurrekoak.
Sindikatuen eta Eusko Jaur­­laritzaren datuak ez datoz bat, hala ere. Hernaniri da­go­kionez, ikastetxeek emandako datuen arabera, erabateko gre­ba egin zu­ten atzo berriro, Langilek, Txirritak eta Haurreskolak.  Urumean %70ak egin zuen greba atzo, eta aurrekoan, %75 inguruk. Eli­za­txon, atzo %52ak, eta au­rre­koan, %85ek.  Eta institutuan, atzo %66ak eta aurrekoan, %46ak. Lanbide Heziketan ere egin dute bat gre­ba deialdiekin, baina oraindik ez dute datu zehatzik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!