Dena irabazita, hasiera ona Herriartekoan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 24a, 02:00

Final zortzirenetan hasi dute Hernaniko pelotariek Herriarteko Txa­pel­keta, Donostiaren kontra; baita ederki hasi ere, hiru partiduak irabazita! Kadete eta jubenil mailetako partiduek ez zuten zirrara haundirik eragin, Donostiako bikote titularrak min hartuta zeudenez, ordezkoek jokatu zutelako; 22-4 eta 22-6 irabazi zuen Hernanik. Na­gu­si­en mailan, ordea, maila ederra eman zuten denek, eta Ojuel eta Li­ze­aga izan ziren garaile, 22 eta 15. Orain, bueltakoa geratzen da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!