Igandean egin zituen alderdi sozialistak, PSOEko idazkari nagusia aukeratzeko hauteskundeen primariak, eta eskerrak eman dizkie hernaniar afiliatuei, parte hartu izanagatik. «Barne demokrazia ariketa izan da, maila orokorrean egin den moduan, alderdi gutxik jasango lukeena. Baina era berean, oso tresna eraginkorra da, politika herritarrei gerturatzeko».
Lopezek, babes haundiena
Alderdi sozialistaren esanetan, «gure militantzia mobilizatua eta aktibo dago, gure kide hernaniarren %77,5ak hartu baitu parte».
Boto horien %54,84 Patxi Lopezen aldekoak izan dira; %41,93, Pedro Sánchezen aldekoak; eta %3,22, Susana Díazen aldekoak. «Ez da boto zuririk eta baliogaberik izan», azaldu dute sozialistek.
«Alternatiba politiko egingarri eta erabilgarria»
Bukatzeko, Hernaniko sozialistek azpimarratu dute «militantziak aukeratutako idazkari nagusiak alderdi osoaren babesa izan behar» duela, «herritarrei eskaintzeko alternatiba egingarri eta erabilgarri bat».