Festa aparta, txalapartaren zalapartak

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 24a, 02:00

Asteburuan egin da Hernanin, Txalaparta Festaren 31garren edizioa. Kimu taldeak jo ondoren, larunbatean segi zu­en festak: ‘Hernani’ Musika Eskolako ikasleek kalea girotu zuten, herritarrek txalaparta jotzeko aprobetxatu zu­ten, eta arratsaldean, Euskal Herri osoko dozenaka txalapartarik egin zuten emanaldia. Gauean noiz arte luzatu zen festa, ezin jakin! Txalaparta Party Aparta eta LGTBQI fobiaren kontrako Drag Queen eta Kingak elkartu baitziren! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!