Gipuzkoako Foru Aldundiko Torneoa jokatu dute Arantzazuko Ama ikastolako kadete neska astigartarrek, eta igandean izan zuten azkeneko partidua. Bergararen kontra 15-11 irabazita, eta hamar jardunaldiren ostean, aurrenekoak jarri ziren sailkapenean eta Torneoko txapeldun bilakatu ziren.