Txakur parkeak uztailean irekiko dira

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 24a, 02:00

Herriko aurreneko txakur parkeak irekitzeko lanean di­hardu Astigarragako Udalak, eta hala jakinarazi du pren­tsa-ohar bidez.
Bertan azaldu dute beren nahia dela herritarrek «le­hen­­­bailehen» erabili ahal iza­tea gune horiek. Eta dagoe­neko jarri dute aurreneko ire­kie­retarako data: «lehe­nen­go bi espazioak uztailean irekiko dira, Ergobian eta Donostia Ibilbidean kokatuta daude­nak. Bigarren hau, herrian sartzeko errotondako bidego­rriaren parean dago».
Hirugarren bat irekitzea ere aurreikusten dute, baina hori Arrobitxuloko ezponda egonkortzean egingo dute.

Egokitzapen lanak, bi eremuetan
Azaldu dutenez, dagoeneko egin dira eremu horiek ego­ki­tzeko lan batzuk: «Udalak adar baxuen kimaketa egin du, txakurren segurtasuna bermatzeko, eta itxurarekin ere aurrera egin du azken asteetan. Garbiketa berezi bat ere egin da Ergobiako txakur parkean».
Hurrengo asteetako la­nen berri eman dute, gaine­ra: «txakur-toki bakoi­tze­ko ere­mu bat ondarrez betetzea aurreikusten da. Bertan, txa­ku­rrek beren beharrak egin ahal izango dituzte. Hondarra maiz desinfektatuko da».
Eta baita ireki aurretik egin beharrekoak ere: «Uda­lak kartelak jarriko ditu txa­kur guneen sarreretan, bete behar diren arauak erabil­tzaileen artean zabaltzeko. Gorotzak jasotzeko, poltsak emango dituzten makinak jarriko dira. Eta aurrera begira, Astigarragako udal gobernuak txakur-guneetan altzariak eta jolasak jartzea aztertuko du», azaldu dute oharrean bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!