Udalak dio Anuskako eskailerak «epe motzean» bukatuko direla

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 24a, 02:00

Anuska auzoko hobekuntze­tan lanean ari direla azaldu du Astigarragako Udal gober­nu­ak prentsa-ohar bitartez.  Hel­burua da, hain zuzen, «Anuskaren irisgarritasuna eta oinezkoen zirkulazioa ho­be­tzea».
Bide horretan, «epe mo­tze­­an bukatuko dute aurreko legegintzalditik martxan da­go­en eskailera-atala, hodi er­dia­ren eta lorategiaren on­do­an dagoena».

Laster hasi­ko dira Santiomenditik erortzen diren uren bilketarako lanak.

Beste lan batzuk, laster
Horrez gain, azaldu dute bes­te hainbat lan egingo dituz­tela: «lurrari trata­men­du bat emango zaio, inguruko bal­do­sen egoera hobetzeko».
Eta laster, baita ere, hasi­ko dira Santiomendiko ma­ga­­­le­tik Anuskara jaisten di­ren uren bilketarako lanak: «hiru au­rrekontu es­katu dira dago­e­neko, eta ego­kiena zein den az­ter­tzen de­nean, aurrera ja­rraituko du­gu pro­iektuare­kin».

Mugikortasun plana, azkeneko pausua
Eskailera-atala osatzearekin hasiko den prozesuari, Mugi­kortasun Plan osoarekin eman­­go zaio bukaera: «Udala burutzen ari den Irisga­rri­tasun Planaren barruan sar­tuko da Anuskaren Mugikor­tasun Plana, eta bertan zehaztuko dira bizilagunen­tzat auzoaren irisgarritasuna hobetzeko egin beharreko obrak», bukatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!