Aurreneko Jaunartzeen garaia da orain, eta Astigarragan ere, jarri dute zita jauna lehenengo aldiz hartu behar dutenekin. Igandean izango da hori; eguerdiko 12:00etan ekingo diote elizkizunari, Andre Maria Zeruratzearen elizan.
Bertan, bat egingo dute Astigarragako 21 neska-mutilek eta beren familiek, gazteen aurreneko Jaunartzea ospatzeko.
Astigarragako neska-mutilak eta beren familiak elkartuko dira igandean, Andre Maria elizan.
Iganderoko elizkizuna, bertan behera
Igandeko aurreneko jaunartzeak direla eta, elizako arduradunek jakinarazi dute igandero goizeko 10:30etan Andre Maria Zeruratzearen parrokian egiten den meza ez dela egingo aste honetan. Hurrengo zita, beraz, datorren astean izango da.