Oinezko bat harrapatu zuen kotxeak, atzo

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 23a, 02:00

Istripua izan zen atzo, Elkano kalearen hasieran, Larramendi kalera sartu baino lehen. Oinezko batek errepidea gurutzatu zuen Tilose­ta­ko azpialdean dagoen bidegorritik beste aldeko espaloira, eta errepidean zijoan kotxe batek jo zuen. Berehala etorri ziren udaltzainak eta anbulantzia, eta ospitalera eraman zuten zauritua, probak egitera; hasiera batean, ez zuen zauri larririk izan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!