Kontzertua, 100 musikarirekin

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 23a, 02:00

Kontzertu berezia izango da ostiralean, Donostiako Egia au­zoan dagoen Maria Erre­gi­na elizan; Kostkas futbol el­kartearen 50 urteak ospatzeko emanaldia.
Bertan hartuko dute parte, 20:00etatik aurrera, 100 musikari inguruk, eta tartean ariko dira, Ozenki abesbatza eta Doinu Zale akordeoi orkestra. 
Bestalde, Andoaingo Gora Kale Txiki bandak ere joko du.

Estreinaldia, bukaeran
Kontzertu honetarako Kostkas elkartearentzako ereserkia sor­tu du Joxe Mari Oiartza­balek, eta hitzak jarri diz­kio Joxe Ramon Berrondok; kon­tzer­tuaren bukaeran estreinatuko dute. 
Hala azaldu zuten aurkezpenean, Oiartzabal eta Be­rron­dok berak; Fernando Poyales, Kostkas elkarteko lehendakariak; Denis Itxaso, kultura diputatuak; Eneko Goia Donostiako alkateak; Imanol Kamio, Doinu Zale eta Ozenkiko zuzendariak; eta Jexux Ibañez, Gora Kale Txikiko zuzendariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!