Abesbatzaren kantua, Kantuz Egunerako

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 25a, 02:00

Urtero bezala, Kantuz Eguna antolatu du Kantuz abesbatzak larunbat honetarako; iluntzeko 20:00etan kontzertua emango du Milagrosan, eta Errioguardan afalduko dute gero. Kontzertuan 14 pieza joko dituzte, ikasturte osoan zehar pixkanak ikasi dituztenak batzuk, eta lehenago ere kantatutakoren bat tartean. Horien artean, hutsik egin gabe, Kantuz abestia kantatuko dute, noski! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!