Hamar eguneko espedizioa egingo dute 100 bat lagunek Ternuara, duela 500 urte euskal balezaleek egin zuten ibilbidean zehar, horien artean Astigarragako Astarbe familia. Ekainaren 15ean abiatuko dira Canadako Saint Johns hiritik, eta ekainaren 22ra arte izango dira. Horiei agur berezia egiteko, ‘Ternuara goaz!’ jaialdia antolatu dute Astarbe sagardotegian, larunbaterako. Eguerdiko 12:30etan hasiko da festa, eta iluntzera arte luzatuko da. Eguneko sarrera: 40 euro.