Udara iristear da, eta horrekin batera, herritar asko hasi da ordurako planak egiten. Horretarako, makina bat aukera eskaintzen ditu urtero Astigarragako kiroldegiak, baita aurten ere.
Ikastaro eta saioak, haur eta helduentzat
Haur, gazte nahiz helduek izango dute aukera kiroldegiko ekintzetan parte hartzeko. Haur eta gazteentzat, denera zazpi ekintza desberdin antolatu dituzte: igeriketa, Jolas Txiki, Multikirola, Irristaketa, Jump Fit, Zumba eta Ziklo Indoor, gazteentzat.
Ikastaro gehiago dira, ordea, helduek praktikatu ahal izango dituztenak; denera, 11: Pilates, Bizkarra Zainduz, Hipopresiboak, Fit Pump, Zumba, Aerobika, Jump Fit, Ciclo Indoor, Group Pole Circuit, Hiit, Bosu Xtreme, Gliding eta Irristaketa.
Izenematea, kiroldegian
Izena eman nahi duenak, kiroldegian bertan apuntatu ahal izango da orain hasi eta ekainaren 11ra bitarte. Informazio gehiago nahi duenarentzat: kiroldegia@astigarraga.eus emailean edo 943 33 36 76 telefonoan.
UDARAKO IKASTAROAK
Haur eta gazteak
- Igeriketa:
3-4 urte: 12:00/16:30
5-6 urte: 11:00/17:30
7-8 urte: 10:00/18:30
9-11 urte: 10:00/18:30
12-13 urte: 10:00/18:30
14-16 urte: 10:00/18:30
- Jolas Txiki (3-5 urte):
Ekainaren 12tik 23ra, 14:30etatik 16:30etara.
Uztaila eta abuztuan, 09:00etatik 13:00etara.
- Multikirola, 6-16 urte bitartekoentzat, 09:00etatik 13:00etara uztailean eta abuztuan.
- Irristaketa: 5-12 urte, 19:00etatik 20:00etara.
- Jump Fit:
5-8 urte: ostegunetan, 11:00etan.
9-11 urte: ostegunetan, 12:00etan.
12-16 urte: asteazkenetan, 11:30etan.
- Zumba:
4-7 urte: astelehenetan, 11:00etan.
8-11 urte: astelehenetan, 12:00etan.
12-16 urte: astearteetan, 11:30etan.
- Ziklo indoor gaztea:
12-16 urte: ostiraletan, 11:30etan.
Helduak
- Pilates: astelehen-asteazken, 20:30.
- Bizkarra zainduz: astearte-ostegun, 09:00.
- Hipopresiboak (hastapena): astearte-ostegun, 10:00; astelehen-asteazken, 19:00.
- Hipopresiboak (mantentzea): asteartea eta osteguna, 10:00/19:00.
- Fit Pump: astelehena, 10:00; osteguna, 15:00; eta astelehen-asteazken, 19:30.
- Zumba: astelehena, 19:00; asteartea, 15:00; eta asteazkena, 20:30.
- Aerobika: astelehena, 20:00.
- Jump Fit: asteartea, 19:30/20:30; asteazkena, 10:00; osteguna, 19:30; eta ostirala, 15:00.
- Ciclo Indoor: astelehena-asteazkena, 19:30; astearte-ostegun, 10:30/13:30/20:30; eta ostirala, 15:00.
- Group Pole Circuit: asteartea, 20:30; asteazkena, 15:00; eta osteguna, 10:00/19:30.
- Hiit: astelehena, 15:00; asteartea, 19:30; osteguna, 20:30; eta ostirala, 10:00.
- Bosu Xtreme: asteartea, 10:00; asteazkena, 19:30; eta osteguna, 15:00.
- Gliding: osteguna, 20:30.
- Irristaketa: hamabostaldiko ikastaroak, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara.